Morris Academy-ren Aurkezpena

 

Sarreratxoa

 

Ikuspegia


Morris Academyren helburua da behar bezalako ahalegina egiten duten pertsona guztiek ingelesa benetan ikasi ahal izatea, eta ingelesa benetan ikastea. Akademiak lider izan nahi du hizkuntzak ikasteko teknologien berrikuntzan, alde batera utzi gabe ohiko hizkuntza-metodologien abantaila handienak.

 

Eginbeharra


Morris Academyk konpromisoa hartzen du
• hizkuntzak ikastearen eta lexikografiaren ezagutzan aurrera egiteko
• ezagutzak emateko ikasleei, bai eta Euskal Herri osoari ere
• hizkuntza-ikaskuntzan aitzindari diren erakunde eta elkarteekin elkarlanean aritzeko
• kalitatezko irakaskuntza-metodologiak garatzeko, bai eta ikerketa akademiko sakona.

 

Goiburua


Euskal Herria munduarekin eta mundua Euskal Herriarekin lotu

 

Ildoa


Hoberena eta berritzaileena izatea ahalegin guztietan

 

Ardatza


Ingelesez komunikazio eraginkorra lortzeko beharrezko diren gaitasunak irakastea eta, aldi berean, oinarrizko esaldi-egiturei buruzko ezagutza sendoa ematea.
Morris Academy 1987. urtean sortu zen. Ingelesa euskararen edo gaztelaniaren bidez ikasteko aukera ematen zuen lehen ingeles-eskola izan zen Zarautzen (eta lehenengoetarikoa Euskal Herrian). Azken 20 urteetan, ehunka ikaslek ikasi dute ingelesa Morris Academyn. Ikasle horiek nabaritu ahal izan dute ikasitako ingelesak aukera eman diela bizitza pribatuan zein profesionalean aurrera pauso handiak emateko. Gaur egun, Morris Academy Zarauzko ingelestegi nagusia da. Horrez gain, akademia honek argitaratu du Euskal Herri osoan erabiltzen den ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegi nagusia, bakarra ez bada. Akademiak arreta- eta erabakitasun-tradizioa du, eta behar bezala prestatuta dago irakaskuntzak XXI. mendean izango dituen teknologia- eta berrikuntza-erronka aldakorrei aurre egiteko.

 

 
Morris Academy - Santa Marina 3, behea 20800 - Zarautz (Gipuzkoa) - Tel: 943130257
Copyright © 2012 MORRIS ACADEMY - All rights reserved
Panel