Udako Ikastaroak USAn
Ikasi Ingelesa, USAn
bertan!
2010eko Udara
Morris Academy
Santa Marina Kalea 3 behea
Zarautz Tel. 943-130257
Zergatik USA?
USAko jendea, izatez, irekia eta atsegina izaten da. Hemengotar asko Amerika handi hura ikustera joan dira eta bertan ingelesez parra-parra hitz egiten ikasi. Zuk ere aukera berbera daukazu. Ingelesa erbestean estudiatu nahi baduzu eta zure hizkuntza bertan praktikatu, USAra joatea pena merezi du.
USAn non?
Programa Utahko Salt Lake Lake inguruan egingo da. Salt Lake City, 2004ko Joka Olinpikoen egoitza, USAko hiririk politenetakoa da eta, U.S. News and World Report aldizkariaren arabera, Salt Lake City USAko bost hiririk atseginenetakoa dugu, bizimodu eta ingurualde aldetik.
Zergatik gurekin?
a. Utah ongi ezagutzen dugulako
Gure ingelestegiak harreman estuak ditu Utahrekin, Morris Academyren zuzendariak bere unibertsitateko ikasketak bertan egin baitzituen. Gainera, 5 urte ibili gara, ikasleak Utahra eramaten. Utah ongi ezagutzen dugu eta zuk bera gurekin ezagutzea nahi genuke.
b. Guk geuk familia amerikarrak aukeratzen ditugulako
Familia, zu edo zure seme/alabarekin bizi izango dena, guk ardura handiz aukertakoak dira. Jakin badakigu, esperientziatik, egonaldiko programaren arrakasta familiaren egokitasun eta begikortasunaren esku dagoela.
c. Gu geu monitoreak garelako.
Geure ikasleen segurtasun eta ongizatea interes handiz hartzen dugu eta horrexegatik Morris Academyko zuzendari berbera ikastaldearekin joango da. Egonaldi osoan bertan egongo da, sor litekeen edozer arazori aurre egin ahal izateko, Utahko familiarekin etengabe harremanetan egongo delarik.
d. Gainera, eskolak ere ematen dira.
Gainera, egunean bi orduko eskolak ere eskaintzen dira. Irakaslea Morris Academyko zuzendaria da.
USAko egonaldia
2010eko uztaila
Egonaldian honako guzti hau barne dago:
1. Bidaia
Hegazkinez, Bilbotik Salt Lake Cityra, eta bueltan Bilbora. Ikaslea Salt Lake Cityko aireportutik Utahko familiaren etxera eramango da eta bueltan. Noiz irtengo: Ekainaren 27 Noiz itzuliko: Abuztuaren 1
2. Ostatua (jan-edanak, logela)
Ikaslea Morris Academyk arduraz aukeratutako familiarekin bizi izango da, mantenu osoarekin
3. Monitorea
Morris Academyren zuzendariak ikastaldeari lagunduko dio, egonaldi osoan Bilbotik irteten direnetik itzuli arte. Momentuero bertan egongo da gure ikasleak laguntzeko zer edo zer gerta baledi.
4. Aseguruak
Ikasle bakoitzak bidai-aseguru osoa eta aseguru medikua izango ditu.
|